Salgai jaietako herri bazkarirako txartelak

2017 / 06 / 15

Bihar, ekainak 16, ostirala, salgai jarriko dira jaietako herri bazkarirako txartelak.
Sanpedroetako euskal jai eguneko bazkaria herriko plazan egingo da eguerdiko 14:30ean.  Alergiaren bat duten eta herri bazkarira joan nahi duten herritarrek Kultura zerbitzura jo edo deitu (943 71 46 88) dezakete menua beraien beharretara moldatu daitekeen ikusteko.

Aurtengo menuak honako hauek izango dira:

14 urtera arte: 10 €
Makarroiak, hanburgesa eta flana, jogurta edo natillak.

15 urtetik gora: 16 €
Udaberriko entsalada, biribilkia saltsan txanpiñoiekin eta San Marcos tarta.

Edariak: ura, freskagarriak, ardoa, sagardoa, kafea eta txupitoa. (Alkoholdun edariak 18 urtetik gorakoentzako bakarrik izango dira)

Txartelak salgai egongo dira Goxotxikin eta Inkernun ekainaren 25era arte.

Lekua gordetzeko: kultura@eskoriatza.eus edo whatsappa 650495166