San Joan bezperako jarduerak, momentuz, bertan behera geratu dira
2020 / 06 / 18Koronavirusak eragindako egoera dela eta, Eskoriatzako Udalak San Joan bezperan egin ohi diren jarduerak ez antolatzea erabaki du, beti ere, jende-pilaketak saihesteko asmoz.
Ekainaren 21ean alarma egoera amaituko den arren, festa egingo balitz osasun neurriak eta urruntze neurriak errespetatzea oso zaila izango litzatekeela aurreikusten da, izan ere, herritar asko biltzen baita plazan, eta hori bateraezina da koronabirusari aurre egiteko protokoloarekin.
Tantaia jartzeko lanak eta ondorengo sua bertan behera geratu dira oraingoz, baina ez guztiz suspendituta, baizik eta atzeratuta, osasun egoera aldatu arte.
Horrela adostu da 2003an jaiotako gazteekin, haiek baitziren aurten San Joan bezperako protagonista.