San Pedro auzoaren berrurbanizazio proiektua jendaurrean
2014 / 02 / 06Alkateak 2014ko urtarrilaren 24an hartutako Erabaki bidez hasierako onarpena eman zion ERAIKI, S.L. enpresak 2013ko uztailean idatzitako “San Pedro auzoaren berrurbanizazio proiektuari”. Proiektu horrek 10 zenbakitik 16-17 zenbakira arteko eremua hartzen du.
Proiektua jendaurrean dago gura duenak aztertu eta, hala iritziz gero, alegazioak aurkezteko.
- Aztertzeko lekua: Udal hirigintza bulegoa
- Alegazioak jartzeko azken eguna: 2014ko martxoaren 4a
- Alegazioak non aurkeztu: Udaletxeko sarrera erregistroan (9:00 – 14:30)
- Harremanetarako: 626 716 944 edo hirigintza@eskoriatza.net
- Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala