San Pedro jaiak prestatzeko bilera

2022 / 03 / 04

Datorren astean, martxoak 10, osteguna, arratsaldeko 18:00ean, bilera egingo da kultur etxean San Pedro jaietako egitaraua prestatzeko.

Interesa duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Eskoriatzako Udalak herritarrak animatu nahi ditu bileretan parte hartzera eta denon artean denon gustuko jaiak prestatzera.

Bilera eguna: martxoak 10, osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: kultur etxea (1. pisua)