San Pedro jaiak prestatzeko haur bilera

2022 / 03 / 18

Martxoaren 25ean, ostirala, San Pedro jaietarako proposamenak jasotzeko haurren bilera bat egingo da ludotekan. LH3 eta LH6 adin tartekoei zuzenduta dago bilera.

Bertan, jaietako zer gustatzen zaien gehien identifikatzeaz gain, haurren programaziorako proposamenak batuko dira.

Saioa, arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta 19:00etan amaituko da. Jaiei buruz hitz egiteaz gain, jolas batzuk ere egongo dira bertara hurbiltzen diren guztiek ondo pasa dezaten.

Bilera honetan parte hartzeko izena emateko bi bide daude:

1.- Ludotekara hurbildu eta bertan izena ematea
2.- 688 601 374 zenbakira whatsapp bat bidalita.