Sanpedroetako 22. esaldi lehiaketa

2022 / 05 / 16

Azkeneko 2 urteetan ez da sanpedro jairik egon, eta ezta jaietako pegatinarik ere, baina 2022. urte honetan jaiak bete betean ospatuko ditugunez, martxan da aurtengo Esaldi lehiaketa.

OINARRIAK

ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE ?
16 urtetik gorako edozeinek, baina 3 pertsona edo gehiago taldeak osatuz eta taldean gutxienez eskoriatzar bat baldin badago.

ZENBAT ESALDI AURKEZTU ?
Talde bakoitzak gutxienez esaldi 1 eta gehienez 5 aurkeztu beharko ditu.

NON, NOIZ ETA ZELAN AURKEZTU ESALDIAK ?

EZ DIRA ONARTUKO
Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak.

SARIAK

  1. Irabazle Nagusia. San Pedro jaietako lema izango dena. (100 euro) Pegatina egingo da eta kartela jarriko da kultur etxeko balkoian.
  2. Pegatinetarako esaldiak: Irabazlea ez izan arren, egokiak diren esaldiak (tonua, errima, gaurkotasuna… duten esaldiak) 50 euro esaldi bakoitzeko.

Esaldiak aurkezteko azkeneko eguna ekainaren 5a izango da.