Sanpedroetarako egitaraua prest

2026 / 06 / 17

Ate joka ditugu sanpedroak eta aste honetan banatuko da etxe guztietara jaietako egitaraua. Jaiak ofizialki ekainaren 28an hasiko dira, urtero moduan, baina jaien egitarauan sartzen ez diren arren, ekainaren 26 eta 27an ere ekintza batzuk egingo dira Atsolorra eta Kalakan taldearen emanaldia adibidez, motorrak berotzen hasteko. Ikusi hemen egitarau osoa.

Txupinazoa eta pregoia

Aurten jaiei hasiera emango dien txupina botatzeko ardura Gorosarri dantza taldearena izango da. Duela 60 urte plazaratu zituen bere lehen ezpata dantzak, atalataikoak, arin-arinak, fandagoak… eta gure ondare kulturala transmititzen jarraitzen du gaur egun ere, dantza herriko kaleetara ateraz eta iraganetik jasotako belaunaldiz belaunaldi mantentzeko gogoz.

Udalak bereziki eskertu eta aitortu nahi du gure kultura bizirik mantendu eta tradizioa transmititzeko egiten duen lan ederra.

Gainera, iaz estreinatutako Zigor-dantza ere eskainiko dute uztailaren 1ean 18:45ean.

Nobedadeak

Aurten aurreko urteetako egitarauaren egitura berbera mantendu da, baina bereziki aipatu nahi dira:

  • Esku-pilota taldearen aurkezpena. Urte oparoak eta makalaldiak igarota,  zorionez indarberritze fasean dago orain esku-pilota Eskoriatzan. Datorren ikasturtean infantil (Kimuak) mailako pilotariak federatu egingo dira, eta mugarri garrantzitsu horren aurkezpena San Pedro egunean izango da, ekainaren 29an. 17:00etan umeen esku-pilota finalak jokatuko dira eta 18:00etan partida nagusiak jokatu aurretik, aurkezpena egingo da.
  • Danborradak. Nagusiena ekainaren 28an izango da, 22:30ean irtenda, guztira 370 bat lagun aterako dira eta arten batailoi berria egongo da “Giriak” Eskoriatzatik kanpokoak izan eta Eskoriatzan bizi diren 27 lagunek osatutakoa. Umeena, berriz, ekainaren 30ean arratsaldeko 19:00etan izango da kiroldegian hasita.
  • Harrijasotzaileak: Aurten, Euskal jai eguneko eguerdian, euskal dantza emanaldia egon beharrean, Arabako harri eskolako harrijasotzaileak egongo dira: Eider García Durana, Sara Jiménez de Aberasturi, Jon Marijuan, Mikel Marijuan eta Maite de Felipe.

Sokamuturra balkoitik ikusteko aukera

Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusi nahi dutenek izena eman dezakete H@ZI zerbitzuan (telf. 943 71 44 07) edo whatsappez 636 78 59 71  telefonoan, ekainaren 24a baino lehen. Aforoa baino pertsona gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da.

Sokamuturra ekainaren 29an goizeko 8:00etan. Gogoratu 16 urtetik beherakoek eta alkohola edo beste sustantziaren baten eranginpean daudenek debekatuta dutela sokamuturrean parte-hartzea.

Herri bazkaria

Txartelak dagoeneko salgai daude eta komeni da azkenengo egunerako ez uztea. Erosteko azkeneko eguna ekainaren 23a izango da (asteartea), eta epea bukatutakoan ez da txartelik salduko. Hona hemen, non erosi daitezkeen:

  • Kiroldegian
  • Kontzejupean, ekainaren 19an (ostirala):  18:00-20:00
  • www.bibe.me (+%10).

Herri bazkariko mahai erreserbak hemen egin daitezke ekainaren 23a baino lehen. Gogorarazi behar da ezin dela menurik konpartitu eta txartelik ez duten pertsonentzako lekurik ezin dela erreserbatu. 

Aldaketak

Eguraldiagatik edo beste ezustekoengatik programan aldaketarik egonez gero, webgune honen bidez jakinaraziko da.

Gora sanpedruak!!
Ondo pasa denok!!