Sanpedroetarako esaldi lehiaketa abian da
2017 / 05 / 05
Urtero  moduan,  aurten  ere  sanpedroetarako  esaldi  lehiaketa  deitu  du  Udalak  eta  aste  bukaera  honetan  hasten  da  esaldiak  aurkezteko  epea.  Hona  hemen  oinarriak:
ZEINEK  HARTU  DEZAKE  PARTE  ?
13  urtetik  gorako  edozein  eskoriatzarrek,  baina  hiru  pertsona  baino  gehiagoko  taldeak  osatuz.
ZENBAT  ESALDI  AURKEZTU  ?
Talde  bakoitzak  gutxienez  esaldi  bat  aurkeztu  beharko  du  eta  gehienez  gura  beste.
NON,  NOIZ  ETA  ZELAN  AURKEZTU  ESALDIAK  ?
Kultur  Etxean,  bibliotekan  eta  kiroldegian  jarriko  diren  buzoietan,  gutun-azal  batean  sartuta,  maiatzaren  5a  eta  21a  bitartean.  Gutun-azalean  taldearen  izena  ipini  behar  da  eta  barruan,  beste  gutun-azal  itxi  batean,  Datuen  Txartela  sartu  behar  da.   euskara@eskoriatza.eus  kontura  ere  bidal  daitezke  esaldiak.
EZ  DIRA  ONARTUKO
Ez  dira  onartuko  neurriz  kanpoko  kontsumoa  edo  jarrera  sexistak  bultzatzen  dituzten  esaldiak.
TALDEAK
Talde  bakoitzak  gaitzizen  bat  bakarrik  erabil  dezake  eta  pertsona  batek  talde  batean  bakarrik  har  dezake  parte.
EPAIMAHAIA  ETA  ZABALPENA
Udaleko  Kultura  batzordea  izango  da  Esaldi  Lehiaketa  honen  epaimahaia.  Jasotako  esaldi  guztien  artean  lehenengo  aukeraketa  bat  egingo  da,  eta  onentsuenak  maiatzaren  26tik  ekainaren  4ra  bitartean  erakusgai  jarriko  dira  Facebooken,  herritarren  botoa  jasotzeko.   Irabazlea  aukeratzeko  boto  zenbaketan,  herritarren  iritziak  heren  bat  balioko  du,  eta  epaimahaiaren  iritziak,  bi  heren.
Ekainaren  7an  iragarriko  da  irabazlearen  izena,  webgune  honetan.  Irabazi  duen  esaldiarekin,  sanpedroetan  kartel  bat  jarriko  da  plazan.  Aukeratuko  diren  beste  esaldi  batzuekin  pegatinak  aterako  dira.
SARIAK
Lehiaketa  irabazten  duen  taldeari  sanpedroetan  afari  bat  ordainduko  zaio  Eskoriatzako  jatetxe  batean.  Pegatinak  egiteko  erabiliko  diren  esaldiak  asmatu  dituen  talde  bakoitzari  50  euroko  saria  emango  zaio.
