Santa Marinako ur-eremua igandera arte zabalik

2022 / 07 / 22

Eguraldi iragarpenaren araber astebuan ere bero egingo duenez, Eskoriatzan egokitutako ur-lanbro eremua zabalik mantenduko da asteburu honetan, igandera arte.  

Santa Marina plaza

Hasieran,  joan zen asteko 3 egunetarako jarri bazen ere, izan duen arrakasta ikusita eta aste bukaera honetan  ere bero handia egingo duenez, ur-lanbro eremua zabalik mantetzea erabaki da. Beraz, larunbatean eta igandean ere ordutegi berbera mantenduta, freskatzeko gune ederra egongo da Santa Marina plazan.  Ordutegia honako hau izango da

  • 17:30 – 19:30