SIN RUMBO Y A LO LOCO antzezlanaren bi saio egongo dira
2015 / 06 / 05Agortu dira jadanik Eskoriatzako “Ausartak” antzerki taldeak egin behar duen antzezlana ikusteko gonbidapenak. Hori dela eta, larunbatean bertan, gabeko 22:00etab errepikatu egingo dute ikuskizuna, beraz, nahi duenak aukera izango du antzezlan dibertigarri hau doan ikusteko. Gonbidapenak kiroldegian jaso daitezke eta hartzen ez direnak takilan bertan egongo dira aforoa bete arte.
SINOPSIA
Hegazkin konpainia berezi batek ustekabeko leku batera eramango gaituen hegazkina hartzera gonbidatzen gaitu. Bidaia honetako pertsonaiek bidea alaitasunez betez harrituko gaituzte. Norabide jakinik gabe, baina umore handiz, gurekin bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu. Zoriona ez dago helmugan, bidean baizik.
ARTISTAK
- Emi Izurra Arizpeleta
- Katy Pizarro Cáceres
- Maribi Carrillo Montoya
- Mari Carmen Fernandez Ruiz
- Marijo Fernandez Yeboles
- Paquita Ramos Santander
- Rosa Mª Carrillo Montoya
TEKNIKOA
- Juan Carlos Zubia Uribarren
DISEINO GRAFIKOA:
- Dani García
- Mertxe Hernández
ZUZENDARITZA:
- Arantxa López de Letona
LAGUNTZAILEAK
- Amuska emakume taldea
- Pánico Escénico Teatro
- Eskoriatzako Udala