Tabakoaren kontsumoa eta covid-19
2020 / 07 / 16Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duenez, COVID-19 pandemiak sortutako egoera berri honetan ohitura osasungarriak sustatzea oso garranzitsua da, eta leku irekietan tabakoa kontsumitzeari buruzko gomendio bat helarazi nahi du.
Legeak, oro har, aire zabaleko espazioetan erretzea ahalbidetzen du, baina gaur egun bizi dugun egoera dela eta, tabakoaren kontsumoa arrisku-faktore erantsia da.
Hala, OMEk ohartarazi du erretzaileek arrisku handiagoa dutela sintoma larriak garatzeko eta COVID-19 birusak jota hiltzeko, batez ere birikei eragiten dien gaixotasun infekziosoa delako.
Bestalde, orain arte eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoak erakutsi digu erretzaileek ez-erretzaileek baino arrisku handiagoa dutela COVID-19aren sintoma larriak garatzeko eta arrazoi horrengatik hiltzeko.
Erretzea, gainera, birusa transmititzeko arrisku gehigarria da, bai erretzaileentzat, bai inguruan daudenentzat. Horregatik, Espainiako Neumologia eta Toraxeko Kirurgia Elkarteak (SEPAR) gomendatzen du terrazetan eta espazio publikoetan ez erretzea, eta honako arrazoi hauek zehazten ditu:
- Zigarroak, lurrungailuak edo beste gailu batzuk erabiliz erretzean, keak arnas tantatxo txikiak ditu, birus karga izan dezaketenak eta oso kutsakorrak direnak.
- Erretzen denean, ezinbestekoa da eskua ahora, sudurrera edo aurpegira eramatea, eta horrek erraztu egiten du birusa arnas aparatuan sartzea.
- Maskarak ematen duen babesa murriztu egiten da gehiegizko manipulazioagatik, erretzaileak kendu eta jantzi egin behar baitu erre ahal izateko.
Azkenik, hemen Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak horri buruz lortutako akordioa.