Taxi zerbitzua partekatua Eskoriatzako elizateetan

2021 / 09 / 23

Datorren irailaren 27tik aurrera taxi partekatuaren zerbitzu pilotua jarriko da martxan Eskoriatzan. Azaroaren 28ra arte iraungo duen zerbitzu honek herriko elizateak hirigunearekin lotuko ditu eta 2 euroko kostua izango du bidaia bakoitzeko.

Taxi partekatuko zerbitzu pilotuak Eskoriatzako elizateak (Marin, Zarimutz, Mazmela, Apotzaga, Bolibar,  Gellao eta Mendiola) eta auzoguneak (Marulanda eta Lete) Eskoriatzako herrigunearekin lotuko ditu. Gainera, Gellaorako eta Mendiolako zerbitzuek geltokia izango dute Aretxabaletan.

Konexioak egunero izango dira (igande eta jaiegunetan izan ezik), goizean behin jaitsiko da elizateetatik herrigunera eta arratsaldean behin igoko da herrigunetik elizateetara. Ostiraletan eta larunbatetan bigarren igoera bat ere egingo du gaueko azken orduan. 

Elizateetako biztanleei kontsultatuta

Joan-etorriek elizateetako biztanleen eguneroko eskari gehienak (momentuz) asetzen dituzte, hala nola, lanerako eta ikastetxeetarako mugikortasuna, gaueko aisialdia eta larunbateko merkataritza-ordutegia. Erabiltzaileak 2 euro ordaindu beharko du bidaia bakoitzeko, eta geltokitik aparteko tokiren batean hartu edo utzi nahi izanez gero, beste 2 euroko ordaindu beharko dira. Behin bidaia eginda, erabiltzaileak ebaluazio orria bete beharko du.

Partekatutako taxien ordutegiak ekainean elizetateetako biztanleei egindako inkesten emaitzen arabera diseinatu dira. Zerbitzua herriko lau taxilarik emango dute, eta 11 biztanlegune lotuko dituzte, astelehenetik larunbatera, bi udalerritan.

Zerbitzu pilotua

Zerbitzu pilotuak bi hilabeteko iraupena izango du, eta elizateetako eta herriguneetako biztanleen eskariak, ordutegiak eta desplazamenduaren arrazoia aztertzeko balioko du. Hala, eskarien eta beharren arabera, astetik astera ordutegiak egokitu daitezke. Horrek proba bezala balioko du ondorioak ateratzeko, egun dagoen autobus zerbitzuaren osagarri litzatekeen taxi-zerbitzu partekatua jartzera begira.

Taxi partekatuaren zerbitzu pilotuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren finantzaketa eta laguntza instituzionala du, eta La Caixa Fundazioak Landa Eremuko Gizarte Ekintza 2020 programan finantzatutako Debagoieneko Eskualdeko Landa Mugikortasun inklusiboa proiektuaren barruan kokatzen da.

Ordutegia

Deskargatu hemen (PDF)

Harremanetarako telefonoa: 621 29 28 00