Tejeria bidearen titularitatea ikertzeko espedienteari hasiera eman zaio
2016 / 04 / 04Udalbatzak 2016ko martxoaren 15ean izandako Osoko Bilkuran erabaki zuen Tejeriako bidearen jabetza ikertzeko espedienteari hasiera ematea.
Espediente hori GAOn publikatu ondoren, hamabost eguneko epean jendaurrean jartzen da, nahi duenak espedientea aztertu ahal izan dezan. Espedientea aztertzeko epea apirilaren 15ean bukatzen da eta interesdunek Udal idazkaritza bulegoan aztertu ahal izango dute.
Jendaurreko epea bukatu ondoren, hilabeteko epean, hau da maiatzaren 15era arte, kaltetuak direnek espediente horren aurkako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.