Telebista digitalaren estaldura hobetzeko errepikagailuaren aldaketa

2022 / 11 / 04

ITELAZPI, S.A.k ( Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazioen Sozietate Publikoa) Eskoriatzako hilerriaren ondoko dorrean dagoen LTD lurreko telebista digitaleko errepikagailua kudeatzen du.

Telebista-kanal horien estaldura hobetzea lortzeko, emisio horiek Atxorrozpen dagoen dorrera eramango dira, etxebizitzen irismen eta ikuspegi hobea lortzeko.

Hori dela eta, 2022ko azaroaen 14an goizean, eten bat egingo da LTDko kanalak zabaltzeko, eta egun horretako arratsalderako piztuta geratuko dira errepikagailu berrian.

Aldaketa horrek ez du zerikurik Teleskoko sarearekin, beraz, telebista ikusteko arazoren bat izanez gero, konfiantzazko instalatzaileari (antenistari) deitzea komendatzen da, behar izanez gero harrera-antenetan egokitzapenak egin ditzan.