Terraza-tasa 2021. urtean ez kobratzeko erabakia
2021 / 08 / 04Eskoriatzako udalbatzarrak 2021eko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran erabaki zuen irabaziak izateko asmoz mahaiak, aulkiak eta antzeko beste instalazio batzuk
jartzeari dagokion tasa, hain zuzen ere bide publikoko lurzoruaren erabilera publikoagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa, indar gabe uztea 2021. urtean.
Onarpenaren iragarkia GAOn publikatu da, eta 30 eguneko epean jendaurrean jartzen da interesdunek erreklamazioak edo eragozpenak jarri edo oharrak egin ditzaten. Erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna irailaren 13a izango da.
Epe horretan erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten ez bada, erabaki behin betirako onartuta geratuko da, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.