Topagunearen lan eskaintza Eskoriatzan

2016 / 09 / 01

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Eskoriatzako Udalak finantzatutako bi egitasmo gauzatzeko lan eskaintza publikatuko du, egitasmoak AUZOKO eta BERBALAGUNAK dira. Curriculumak aurkezteko epea irailaren 9an bukatzen da.

Zer da AUZOKO?

Auzoko egitasmoak Eskoriatzako aniztasuna du oinarri, herrian bizi diren jatorri desberdinekoak harremanetan jartzeko egitasmoa da, euskara koheso hizkuntza gisa erabiltzen duena. Eskoriatzan 2013. urtean gauzatu zen lehenegoz egitasmo hau eta harrez gero martxan dago, baina 2016ko irailetik aurrera dinamizatzaile berria izango du.

Zer da BERBALAGUNAK?

Mintzapraktika egitasmoa da Berbalagunak, bere helburuak eskoriatzarrak elkarrekin euskaraz hitz egiten jartzea da, astean ordu betez, hau da egunerokotasunean euskaraz hitz egiteko aukerarik ez dutenei edo ohituraz gazteleraz hitz egiteko ohitura dutenei, euskaraz hitz egiteko aukera ematea. Dinamizatzailearen egitekoa da taldeak sortzea eta jarraipena egitea.

Kontratazioa

Eskaintzen den kontratua astean 10 ordukoa da eta hautagaiek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • 2 hizkuntza ofizialak ondo erabiltzen jakitea.
  • Taldeak dinamizatzeko gaitasuna.
  • Eskoriatza eta bertako eragileak ondo ezagutzea.
  • Hizkuntzekiko sentsibilizazioa.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Aniztasunarekiko interesa.
  • Ordutegi malgua izatea.

Bestelako xehetasunak hemen.