Topagunearen lan eskaintza Eskoriatzan

2022ko urtarrilak 31

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Eskoriatzako Udalak finantzatutako bi egitasmo gauzatzeko lan eskaintza publikatu du, egitasmoak AUZOKO eta BERBALAGUNAK dira. Curriculumak aurkezteko epea otsailaren 3an bukatzen da.

Zer da AUZOKO?

Herriko hizkuntza eta kultura aniztasunaz jabetu eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo parte-hartzailea. Hauek dira egitasmoaren helburuak:

Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea.
Gure herrietako hizkuntza aniztasuna ikusgarri egin eta balorean jartzea.
Hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, eta norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea

Zer da BERBALAGUNAK?

Herrian ahozko euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak astean behin, ordubetez, talde txikitan biltzen dituen programa da.

Baldintzak

Eskatzen da

  • Euskara ongi menperatzea: C1 maila izatea edo baliokidea.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea.
  • Oinarrizko ofimatika programak erabiltzeko gaitasuna izatea.

Baloratuko da:

  • Auzoko eta Berbalagunak egitasmoak ezagutzea.
  • Eskoriatzakoa izatea edo herria ezagutzea.
  • Euskara  Elkarteen mugimenduaren inguruko ezagutza  izatea.
  • Sare sozialak erabiltzeko trebetasuna izatea.
  • Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna izatea.

Eskaintzen da

  • Euskaltzaleen Topaguneak egindako kontratua, astean 9,5 orduko dedikazioarekin. Otsailean hasi eta ekainera arte.
  • 2022-2023 ikasturtean jarraitzeko aukera.
  • Topaguneko aholkularitza eta koordinazio lan-taldean parte hartzea.
  • Lan hasiera berehalakoa.
  • Lan orduen banaketa malgua egitasmoaren eskakizunak kontutan izanda.

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Curriculumak  mintzalaguna@topagunea.eus helbidera bidali behar dira. Motibazio gutunak eskertuko dira.
  • Aurkezteko azken eguna: 2022ko otsailak  3a, 14:00ak baino lehen.

Informazio gehiago