Torrebasoko haur parkean bigarren zatia igandean zabalduko da
2014 / 09 / 192013ko azaroan haurrekin Torrebaso parkeko bigarren zatia diseinatzeko ariketa bat egin zen. Egun hartan, haurrek aukeratutako elementu batzuk hartu eta osatu da Torrebaso parkeko bigarren zatia.
Mahaiak, karrusel bat, ziburuak eta 6 metroko sare handi batek osotu dute parkea.
Igandean, mugikortasun asteko bizikleta martxarekin bat zabaldutzat emango da: naturan kokatutako parke berri bat, bizikletaz hurbiltzeko eta ohitura osasuntsuak bultzatzeko.