Torrebasoko ortuak emateko oinarriak onartuta

2022 / 10 / 13

Torrebasoko aisialdirako ortuen erabilera arautuko duten oinarriak onartu dira.

Ortu horien helburua, besteak beste, adinez nagusiak diren pertsonek denbora librea modu praktikoan eta aberasgarrian betetzea da, eta horrekin batera, nekazaritza tradizionalaren erabilera eta ohitura batzuk berreskuratzea, produktu naturaletan oinarritutako elikadura osasungarria bultzatuz.

Ortuak doan utziko dira, 5 urte naturalerako.

Erabiltzaile izateko baldintzak

1. Hauek dira jabetza publikoko ortu baten erabiltzaile izateko baldintzak:

  • Pertsona fisikoen kasuan, adinez nagusia izatea.
  • Erakunde edo elkarteen kasuan:  nortasun juridikoa izatea, irabazi-asmorik ez izatea eta ortuaren erabilpena bere helburu sozialari lotuta egotea.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea edo egoitza soziala izatea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
  • Orturik jabetzan ez izatea.
  • Eskoriatzako Udalarekiko zerga betebeharrak egunean izatea.
  • Azken bost urteetan udal ortua erabiltzeko baimena baliogabetu ez izana.

2. Eskaera guztiak aztertu, honako lehentasun-hurrenkera errespetatuko da ortuak emateko:

  1. Erretiratuak edo balioezintasun pentsiodunak.
  2. Langabetuak.
  3. Lanean ari diren pertsonak eta nortasun juridikoa duten erakundeak edo elkarteak.

3. Pertsona bakoitzak ortu bakarra erabiltzeko baimena lortu ahal izango du.
4. Bizikidetza unitate bakoitzari ortu bakarra erabiltzeko baimena emango zaio.

Eskaerak

Aisialdirako ortuak erabiltzeko interesa duten guztiek urriaren 28ra arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko. Eskaera bi modu hauetakoren baten egin beharko da:

  • Presentzialki: udaletxeko H@ZI (Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integrala)
  • Online (Ziurtagiri digitala behar da: Izenpe, NAN digitala, B@KQ…)

Informazio guztia