Tortolis ludoteka martxan da berriro ere

2021 / 09 / 23

Tortolis ludoteka 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da.

Haurrek ondo pasatzea, jolastea eta jolasaren bidez heztea du helburu. Horietaz gain, zerbitzu euskalduna da ludoteka.

Bi ikastetxeen arteko haurren topaleku izan nahi du eta bi ikastetxeen arteko haurren harremana bultzatu nahi du. Hau guztia, jolas eta jostailuen bidez.

Santa Ana 19an kokatuta dago, ludoteka. Datorren irailaren 27tik aurrera ate irekiak antolatu ditu Eskoriatzako haurrak eta gurasoak ezagutzera hurbildu daitezen.

Arratsaldeko 17:00tik 19:00etara egongo da zabalik aste honetan zehar.

Hona hemen irailaren 27tik urriaren 1era antolatu dituzten txandak:

  • Astelehena, irailaren 27a: LH1
  • Asteartea, irailaren 28a: LH2
  • Asteazkena, irailaren 29a: LH3
  • Osteguna, irailaren 30a: LH4
  • Ostirala, urriak 1: LH5