Traste zaharren bilketa egutegitik kanpo
2026 / 05 / 20
Azken aldian ohikoa bihurtzen ari da ezarritako egutegi eta ordutegia errespetatu gabe kalean altzari eta tresnak uztea.
Gure herria txukun eta garbi mantentzea ezinbestekoa da denok gustura eta erosotasunez bizitzea. Alabaina, azken boladan kezka sortzen digu ikusteak traste zaharrak (altzariak, etxetresna elektrikoak, koltxoiak…) dagokien ordutegitik kanpo uzten direla bide publikoan, askotan edukiontzien inguruko pasabidea eragotziz.
Udalak gogorarazi nahi du doako bilketa zerbitzu espezifikoa dagoela herritarren eskura, baina horrek funtzionatuko badu, ezinbestekoa dela arauak betetzea. Trasteak behar ez denean ateratzeak zerbitzua bera kaltetzeaz gain, oinezkoen joan-etorria oztopatzen du eta zikinkeria erakartzen du.
Nola egin behar da?
Zerbitzuaren funtzionamendu ona bermatzeko, honako jarraibide hauek errespetatu behar dira:
- Ezarritako eguna eta ordua: Traste zaharrak ostegunetan bakarrik atera daitezke, 20:00etatik 22:00etara bitartean.
- Lekua: TZ guneetan. Horrelakorik ez badago edukiontzien ondoan utzi behar dira, oinezkoei bidea moztu gabe eta edukiontziak erabiltzea eragotzi gabe.
- Abisua: Aldez aurretik telefono zenbaki honetara deitu beharko da jakinarazteko 943 711 938
- Zer atera daiteke? Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, garbigailuak…) eta linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…)
- Zer ezin da utzi? Obra-hondakinak, paletak, gurpilak edo produktu arriskutsuak (pinturak, bateriak…). Horiek Garbigunera eraman behar dira zuzenean; ezin dira kalean utzi.
