Traste zaharren eta Garbigunearen 2020ko egutegia

2020 / 01 / 24

Debagoieneko Mankomunitateak herri bakoitzean Traste Zaharrak jasotzeko eta Garbigunea ipintzeko egutegia publikatu du. Hauek dira Eskoriatzan horietako bakoitza ateratzeko egunak, lekuak eta ordutegia.

Traste zaharrak

Traste zaharrak TZ jasoketa puntuetan atera beharko dira (lurrean markatuta daude), OSTEGUNERO 20:00ak eta 22:00ak bitarteko ordutegian. Baina atera aurretik, beharrezkoa izango da 943 71 19 38 telefonora deitu eta bertan adieraztea zer aterako den eta non utziko den. Webgune honetan kontsultatu daiteke zein elementu atera daitezkeen Traste Zaharren puntura eta zeintzuk ez.

Garbigune ibiltaria

Garbigune Ibiltaria hamabostean behin ASTEARTETAN etorriko da Eskoriatzara. Garbigunearen ordutegia 9:00ak eta 14:00ak bitartekoa izango da eta bertara zer bota daitekeen webgune honetan kontsultatu daiteke.

Hona hemen 2 zerbitzuen 2020ko egutegia . (PDF)