Tratu txarren aurkako protokoloaren aurrerapenaren aurkezpena
2014 / 11 / 24“Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” dela-eta, “Genero indarkeriaren edota sexu erasoen biktima izandako emakume eta neska-mutikoei harrera egiteko eta koordinatzeko udal Protokoloaren” aurrerapena aurkeztuko da. Protokolo hori Clara Campoamor elkartearekin batera lantzen ari da Eskoriatzako Udala, bertako egoeretan erabiltzeko.
Protokoloaren aurrerapena azaroaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 6etan, aurkeztuko da Kultur Etxean, eta, bertan, orain arte egindako lana azaldu eta jendaurrean jarriko da, nahi duenak aztertu eta bere ekarpenak egin ditzan. Ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da abenduaren 15era arte.
Elkarretaratzea
Aurkezpenaren ondoren, 19:30ean, Amuska emakume taldeak deituta, plazan elkarretaratzea egingo da.