TREBA GURASOAK egitasmoaren bigarren hitzaldia
2022 / 06 / 02Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu zure seme alaben emozioak, izango da Donna Apellanizek eskainiko duen hitzaldiaren izenburua, ekainaren 8an kultur etxean arratsaldeko 6etan.
Hitzaldi hau, Foru Aldundiak martxan jarri duen TREBA gurasoak egitasmoaren baitan kokatzen da. Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa da Treba Gurasoak programa.
Bi hitzaldi eskainiko dira ikasturte honetan Eskoriatzan, lehena dagoeneko eginda dago, apirilaren 27an, arauak eta mugak familian nola jarri izan zen hitzaldiaren izenburua, oraingoan aldiz, emozioak hartuko dira aztergai.
Hizlaria, Donna Apellaniz, Magisteritzan diplomatua da eta Hezkuntzan adimen emozionalean aditua, Haur eta nerabeen estrategia sistemiko eta ingurune terapeutiko masterra eginda dauka. Terapeuta da lanbidez.
Amaitzeko, saio hau euskaraz izango da eta irekia izango da, parte hartzeko ez da izenik eman behar.