Txakur kakak Ibarraundiko belardian

2016 / 02 / 25

IMG_0693_txikiIbarraundi museoan ekitaldi esanguratsua egin zen atzo goizen, bertako belardian dauden txakur kakekin nazkatutA eta txakur-jabeak kontzientziatzeko helburuarekin.

Ibarraundi museoak inguruan belardi polita dauka, baina inguruko txakur-jabeek beren txakurrak bertara eraman ohi dituzte gorotzak egitera. Hori dela eta, belardia nazkagarri eta ez erabiltzeko moduan egoten da. Hori ikusita, bertako langileek Luis Ezeiza herri ikastetxeko 4 urteko gelako umeen laguntzarekin, ekimen esanguratsu eta grafikoa egin zuten, belardian zegoen txakur kaka bakoitzaren aldamenean koloretako globo bat ipinita.

Argazkian ikusten denez, nahi eta behar baino globo gehiago ikusten dira.

Hori horrela, herriko txakur-jabe guztiei eskatu nahi zaie Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen “Txakurrak edukitzeari buruzko 101/2004 Dekretua” bete dezatela eta batez ere laugarren artikuluan aipatzen diren betebeharrak bete ditzatela, bertan zehazten baita txakurrei jana eta osasun-asistentzia ematez gainera, haien gorozkiak bide, plaza, parke, lorategi eta eremu publikoetan uztea debekatuta dagoela.

Beraz, Udalak herriko txakur-jabe guztiei eskatzen die gizalegez jokatzea eta norbere txakurraren kakak jasotzea.