Txanpu solido naturala egiteko tailerra

2021eko irailak 30

Ana Sanchez Corcuera gasteiztarrak emango duen tailer honetan, txanpu solidoa, naturala  eta kimiko toxikorik gabea egiteko teknika irakatsiko da. Ilea garbi mantentzeko lagungarriak diren osagaiak eta landareen propietateak zeintzuk diren irakatsiko da, eta ilea babesteko ukendu-errezeta naturalak egingo dira.

Une bakoitzean zeure ileak duen beharrari egokitutako txanpu espezifikoa egiten ikasiko duzu, modu naturalean zaintza era autonomoan egin ahal izateko, hondakin gutxiago sortuz, azalaren beharrak errespetatuz eta planetak dituen baliabide naturalak erabiliz. Hau da, “Zero waste” kosmetika.

Tailerreren bukaeran, parte-hartzaile bakoitzak txanpu solido bat eta ikastaroan emandako apunteak eramango ditu etxera.

Urriaren 23an, larunbata, egingo da 10:00etatik 13:00etara Kultur Etxean.

Izen-ematea

Prezioa 10 euro. Plaza kopuru mugatua.