Udaberriko jolas parkea

2022 / 04 / 07

APIRILAREN 11, 12 ETA 13AN EGINGO DA JOLAS PARKEA
MANUEL MUÑOZ KIROLDEGIAN

Urtero abenduan egin ohi den Gabonetako Parkea COVID 19a dela-eta bertan behera utzi zen iaz, eta aurtengo apirilaren 11, 12 eta 13ra atzeratzea erabaki zen.

Oraingoan, udaberriko parkea izena eman zaio datorren astean egingo den parkeari. Bertan, eskulanak, puzgarriak, ohe elastikoak eta XBOXak egongo dira haurrek ondo pasa dezaten.

  • Ordutegia, apirilaren 11n eta 12an:
    • 11:00 – 13:00
    • 17:00 – 20:00
  • Apirilaren 13an, igerilekuan puzgarriak jarriko dira, ordutegia:, 10:30 – 13:30.
  • Prezioa:
    • Egun bateko sarrerak: 5€
    • 3 egunetako sarrera bonoak: 10€.
  • Sarrerak kiroldegian erosi daitezke.
  • Adina: 3 urtetik 12 urte bitarte.