Udaberriko oporretan haurrentzako ekintza bereziak

2026 / 02 / 23

Eskoriatzako Udaleko Tortolis ludotekak haurrei zuzendutako eskaintza berezia antolatu du martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean, oporretan dauden haurrek goiza jolasaan gozatzeko.

Hiru orduko saioak izango dira herrian zehar jolas egiteko.

Hona hemen informazio gehiago:

  • Egunak: martxoak 30, 31 eta apirilak 1
  • Nori zuzenduta: 3-12 urte bitarteko haurrentzat (HH3etik-LH6ra)
  • Ekintzak: altxorraren bila, sukaldaritza, erronka jolasak…
  • Ordutegia: 10:00-13:00 plazan
  • Izena emateko datak: otsailaren 23tik martxoaren 15era
  • Prezioa: 12 €
  • Izena emateko lekuak:
    • ONLINE
    • Tortolis ludotekan astelehenetik ostiralera: 16:45-19:15