Udaberriko oporretan haurrentzako eta nerabeentzako ekintza bereziak

2018 / 03 / 01

Haurrei eta nerabeei zuzendutako Eskoriatzako Udalaren zerbitzuek, hau da, Tortolis ludotekak eta Gaztelekuak, martxoaren 26, 27 eta 28rako aisialdi ekintzak prestatu dituzte egun horietan oporrez gozatzeko.

Hona hemen informazio gehiago.

Haurrei zuzendutako ekintzak: UDABERRIKO OPORRALDIA

  • Egunak: martxoak 26, 27, 28
  • Nori zuzenduta: 6-12 urte bitarteko haurrentzat (LH1etik-LH6ra).
  • Ekintzak: kirol ekintzak, jolasak, sukaldaritza, erronkak…
  • Ordutegia: 10:00-13:00, plazan.
  • Izena emateko datak: martxoaren 5etik 20ra.
  • Prezioa: 20 € haur bakoitzeko.

Izena emateko lekua: Kultur Etxean edo Tortolis ludotekan.

  • Astelehenetik ostiralera
  • Kultur Etxean: 9:00-14:00
  • Tortolis ludotekan: 17:00-19:00

BH1-BH4 GAZTEKONKIS IHES! ARGITU MISTERIOA

Martxoaren 26an eta 27an izango da Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarlanean antolatu  duten abentura lehiaketa.

  • Martxoaren 26an bidaia misteriotsu bat egingo dute, eta egun guztian zehar misterio frogak gainditu beharko dituzte.
  • Martxoaren 27an scape room erraldoi bat egingo dute Aretxabaletan. Lehiatzaileak taldeka arituko dira.

Hona hemen informazio gehiago:
Egunak: martxoaren 26 eta 27an.

Ordutegia:

  • martxoaren 26an: 10:00-18:00
  • martxoaren 27an: 10:30- 17:00

Izen ematea: martxoaren 5etik- 18ra, gaztelekuan.

Prezioa: 15 €

Lehiaketa honetan 3 sari egongo dira:

1.- Scape Room baterako sarrerak.

2.- Baskonia partidu bat ikustera joateko sarrerak.

3.- Afari merienda bat.