Udaberriko oporretan haurrrentzako eta nerabeentzako ekintza bereziak

2019 / 03 / 20

Eskoriatzako Udalaren haurrei eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek, hau da, Tortolis ludotekak eta Gaztelekuak, apirilaren 15,16, eta 17rako, aisialdi ekintzak prestatu dituzte egun horietan oporretaz gozatzeko. Hona hemen informazio gehiago.

Haurrei zuzendutako ekintzak:

UDABERRIKO OPORRALDIA

  • Egunak: apirilak 15,16,17
  • Nori zuzenduta: 6-12 urte bitarteko haurrentzat (LH1etik-LH6ra)
  • Ekintzak: kirol ekintzak, jolasak, sukaldaritza, erronkak…
  • Ordutegia: 10:00-13:00 plazan
  • Izena emateko datak: martxoaren 20tik apirilaren 3ra
  • Izena emateko lekua: Kultur Etxean edo Tortolis ludotekan
    Astelehenetik ostiralera:
    Kultur Etxean: 9:00-14:00
    Tortolis ludotekan: 17:00-19:00
  • Prezioa: 30€ haur bakoitzeko

DBH1-DBH4 GAZTEKONKIS! GAZTELUAREN KONKISTA
Apirilaren 15ean eta 16an izango da Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarlanean antolatu duten abentura lehiaketa. Erdi arora egingo dute bidaia eta Aitxorrotzeko gazteluaren konkista egongo da jokoan.

  • Egunak: apirilaren 15ean eta 16an
  • Ordutegia:
    • Apirilaren 15ean 11:00-17:30
    • Apirilaren 16an: 11:00-16:30
  • Izena ematea: martxoaren 25etik apirilaren 8ra gaztelekuetan edo online karteleko QRan
  • Prezioa: 10€
  • Lehiaketa honetan 3 sari egongo dira:
    1.- Salting Iruñea Parkera sarrerak
    2.- Errealeko nesken partidu baterako sarrerak
    3.- Afari merienda bat ekipo eredugarrienarentzat