UdaberriTxotx, udaberriaren eta sagardoaren jaia

2019 / 03 / 28

Apirilaren 6an ospatuko da 2. UdaberriTxotx  eguna, Eingeike elkarteak Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin antolatutakoa. Iaz 230 lagun batu ziren bazkaritara eta aurten ere orduko giroa eta arrakasta errepikatzea espero dute, beraz, herritarrei parte-hartzeko deia egiten zaie.

Hau da aurtengo egitaraua:

12:30 Sagardo eta gazta dastaketa.
15:00 Bazkaria : Entsalda, saiheskia eta postrea.
18:00 Aulki jokoa
19:30 Erromeria Kontuz taldearekin

Sahieskia plazan erreta

Bazkaritarako entsalada ederra eta plazan bertan erretako EuskoLabeldun sahieskia egongo da. Bazkarirako txartelak Inkernu tabernan eta Goxo Txikin erosi daitezke helduentzako 15 euroan eta 12 urtetik beherako haurrentzako 8 euroan.