UDAERO Nerabeei zuzendutako udako aisialdi eskaintza martxan dago

2021 / 06 / 07

DBH1 eta DBH4ko ikasleei ( 12-16 urte)  zuzendutako ekintzek osatzen dute UDAERO kanpaina.

Uztaileko oporraldirako programa hau urtero, gaztelekura gerturatzen diren  nerabeekin batera diseinatzen da. Aurtengo urterako, orotara 6 ekintza antolatu dira. Nerabe bakoitzak eta nahi duen ekintzetara izen emateko aukera izango du, hau da, ekintza bakarrera, bi edo denetara.

Egitasmo hau beste urte batzuetan Aretxabaletako gaztelekuarekin batera antolatu ohi da, baina aurten COVID-19a dela-eta, herri bakoitzak bere eskaintza antolatuko du, gehienez 20 plaza eskaini ahalko dituelako ekintza bakoitzeko.

Hona hemen eskaintza:

  • Uztailak 6: Paintball Landan. 15€
  • Uztailak 8-9: Mendi irteera. Alabitxara lotara.
  • Uztailak 12: Bizikletan Usakora.
  • Uztailak 14: mendi irteera. Gatz bidea
  • Uztailak 20: Surf ikastaroa Zarautzen. 15€
  • Uztailak 22-23: Mendi irteera. Alabitxara lotara.

Izena emateko epea: ekainaren 20ra arte dago zabalik.

Izena emateko lekuak: gaztelekuan edo 688 843 821 telefonoan