UDAERO, Udako aisialdian izen ematea zabaldu da

2022 / 06 / 08

DBH1 eta DBH4ko ikasleei ( 12-16 urte)  zuzendutako ekintzek osatzen dute UDAERO, udako aisialdi eskaintza.   Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarrekin antolatzen dute eskaintza hau eta ekintzaren diseinuan gaztelekuetako erabiltzaileek hartzen dute parte.

12-16 urte bitarteko nahi duten guztiek eman ahal dute izena, ekintza bakarrean, bitan edo denetan.

Hona hemen eskaintza:

  • Uztailak 4: Urdaibaira irteera, piraguan ibiltzeko aukera.
    Ordutegia: 9:30-17:30
    Prezioa: 20€
  • Uztailak 6: mendi irteera, izarrak ikustera.
    Ordutegia: 19:00-23:00
    rezioa: doakoa
  • Uztailak 8: Mutrikura irteera.
    Ordutegia: 10:30-18:30
    Prezioa: 15€
  • Uztailak 11: Usakora bizikletan
    Ordutegia:10:00-18:00
    Prezioa: doakoa
  • Uztailak 13: Ping-pong, futbolín eta mahai jolasak txapelketa.
    Eskoriatzako gaztelekuan
    Ordutegia: 17:00-20:00
  • Uztailak 15: parrillada Aretxabaletako gaztelekuan
    Ordutegia: 18:00-20:00
    Prezioa: 5€
  • Uztailak 19,20,21: Gazte konkis mendian.
    Prezioa: 30€

Izena emateko epea: ekainaren 26ra arte dago zabalik.
Izena emateko lekuak: gaztelekuan edo 688 843 821 telefonoan