Udako Argazkien III. lehiaketako erakusketa
2014 / 09 / 26Dagoeneko amaitu da Udako Argazkien III. lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea, eta bozkatzeko txanda iritsi da. Oinarrietan aipatu bezala, adina kontuan hartuta hiru kategoriatan sailkatu dira Ibarraundin jasotako hogeita hamar argazkiak:
1. kategoria: 15 urtera artekoak
2. kategora: 16 eta 49 urte artekoak
3. kategoria: 50 urtetik gorakoak
Erakusketa
Jasotako argazkiekin Ibarraundi Museoan erakusketa egingo da eta bertan bozkatzeko aukera egongo da.
Udako Argazkien III. Lehiaketaren erakusketa
Lekua: Ibarraundi Museoa
Egunak: irailaren 29tik urriaren 3ra
Ordua: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00
Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira kontuan: Garapen Batzordeak emandakoa, herritarrek Ibarraundin emandakoa eta facebook eta e-mail bidezkoa.
Kategoria bakoitzak irabazle bat izango du, beraz, bozkatzerakoan argazki bakarra aukeratu beharko da kategoria bakoitzeko.
Botoa emateko aukerak:
1.- Ibarraundi Museoan. Erakusketaren ordutegian egongo da botoa emateko aukera.
2.- Facebook-en. Kategoria bakoitzean argazki bakarra aukeratu beharko da eta horretarako “atsegin dut” sakatu beharko da.
3.- ibarraundi@eskoriatza.net helbidean. Eskoriatzako Agenda webgunean daude argazkiak ikusgai eta kategoria bakoitzetik aukeratutakoaren zenbakia bidali beharko da goian adierazitako emailera.
Edozein aukera erabilita ere, bozkatzeko epea, irailaren 29tik urriaren 3ra izango da.