Udako argazkien IV. Lehiaketa

2015 / 07 / 17
1.fresh !

Iazko irabazlea: Fresh! Ekaitz Oñate

Ibarraundi museoak “Udako argazkien IV. Lehiaketa” antolatu du.  Hemen daude lehiaketara aurkezteko oinarriak.

Animatu eta parte hartu!

Oinarriak

  1. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 2 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera honako hauek adierazi beharko dira:
    .Kontaktua (helbide elektronikoa).
    .Adina.
    .Izenburua.
  2. Argazkiak bidaltzeko azken eguna: urriaren 1a
  3. Argazkiak digitalizatuta aurkeztuko dira.
  4. Aurkeztutako argazki guztietatik 30 aukeratuko ditu Ekonomia Garapen Jasangarrirako batzordeak, eta argazki horiekin erakusketa egingo da Ibarraundi Museoan, urriaren 12tik 16ra (biak barne).
  5. Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira: bata Garapen Batzordeak emango du; bestea, herritarrek Ibarraundin erakusketan emandakoa; eta, azkena, facebook eta webgune bidez aukeratutakoa izango da. Berdinketa izanez gero, Ekonomia Garapen Jasangarrirako batzordeak erabakiko du.
  6. Edozein kasutan, botoa emateko epea urriaren 12tik 16ra izango da.
  7. Urriaren 21ean argazki onenaren saria banatuko da.
  8. Hiru irabazle egongo dira:
     15 urtera arteko saria: 50 axtroki.
    16 – 49 urte bitarteko saria: 50 axtroki.
    50 urtetik gorakoentzako saria: 50 axtroki.
  9. www.eskoriatza.eus Udal webgunean argitaratuko da argazki irabazlea.
  10. Bidali argazkiak eta datu GUZTIAK e-postaz ibarraundi@eskoriatza.eus helbidera.
  11. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar.
  12. Eskoriatzako edozeinek parte hartu ahal izango du (ez da adin mugarik izango).
  13. Argazkiak beste inon argitaragabeak izango beharko dira.