Udako argazkien IV. Lehiaketako erakusketa
2015 / 10 / 09Dagoeneko amaitu da Udako Argazkien IV. lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea, eta bozkatzeko txanda iritsi da. Oinarrietan aipatu bezala, adina kontuan hartuta hiru kategoriatan sailkatu dira Ibarraundin jasotako hogeita hamar argazkiak:
1. kategoria: 15 urtera artekoak
2. kategora: 16 eta 49 urte artekoak
3. kategoria: 50 urtetik gorakoak
Erakusketa
Jasotako argazkiekin Ibarraundi Museoan erakusketa egingo da eta bertan bozkatzeko aukera egongo da.
Egunak: urriaren 13tik urriaren 16ra (biak barne)
Ordua: 10:00-14:00 eta 18:00-20:00
Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira kontuan: Garapen Ekonomiko Jasangarrirako batzordeak emandakoa, herritarrek Ibarraundin emandakoa eta facebook eta e-mail (ibarraundi@eskoriatza.eus) bidezkoa.
Kategoria bakoitzak irabazle bat izango du, beraz, bozkatzerakoan argazki bakarra aukeratu beharko da kategoria bakoitzeko.
Botoa emateko aukerak:
1.- Ibarraundi Museoan. Erakusketaren ordutegian egongo da botoa emateko aukera.
2.- Facebook-en. Kategoria bakoitzean argazki bakarra aukeratu beharko da eta horretarako “atsegin dut” sakatu beharko da.
3.- ibarraundi@eskoriatza.eus helbidean. Eskoriatzako Agendan egongo dira argazkiak eta kategoria bakoitzetik aukeratutakoaren zenbakia bidali beharko da.
Edozein aukera erabilita ere, bozkatzeko epea, urriaren 13tik urriaren 16ra izango da.