Udal euskaltegian lan poltsa sortzeko deia

2015 / 06 / 17

Euskaltegia_txikiaEskoriatza eta Aretxabaletako herrien artekoa da Leintz Udal Euskaltegia eta bertan egon daitekeen ikasle hazkundeari erantzuteko, nahiz puntualki bertako langileen hutsuneak betetzeko, lan poltsa deitu dute.

Betebeharrak

Lan poltsan parte-hartzeko betebeharrak hauek dira:

  • Espainiar nazionalitatea edo EBeko herrialderen batena izatea, edo horri buruzko hitzarmena duten herrialdeetakoren batena izatea.
  • 18 urte beteak izatea eta funtzio publikoko arloko oinarrizko legeek adinarengatik derrigorrezko erretiroarentzat jarritako adinerako 10 urte baino gutxiago falta direneko adina gainditua ez izatea.
  • Irakasle-eskola edo Unibertsitate Lizentziaduna izatea edo horietakoren bat lortzeko moduan izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako. Halaber, onartzekoak dira bere garaian HABEk Euskaltegietako irakasleentzat egin zituen homologazio frogak gainditu zituzten irakaslegaiak.
  • Laugarren hizkuntz eskakizunari dagokion ezagutzaren jabe dela egiaztatzea oposizioaldian.
  • Lanpostuaren berezko egitekoak normaltasunez burutzea galerazten duen gaixotasun eta akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
  • Disziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik bazterturik ez egotea edota egiteko publikoetan aritzeko ezgaiturik ez egotea.

Eskaerak

Lan poltsan parte-hartzeko eskaerak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 3a da. Eskaerak euskaltegian bertan edo posta arruntez bidalita aurkeztu beharko dira Aretxabaletako bulegoan:

Lanpostuaren zereginak, lehiaketaren epeak, oinarriak eta bestelako xehetasunak webgune honetan kontsultatu daitezke.