Udal euskaltegian matrikulazio epea zabalik dago
2022 / 09 / 07Euskara ikasi edo hobetu nahi duen edonork, Leintz Udal Eukaltegian izena emateko aukera dauka, matrikula epea zabalik baitago.
Euskaltegiak maila eta ordutegi desberdinetako klaseak eskaintzen ditu, hala nola:
- ESKOLAK, ordutegi eta eredu desberdinak:
- 2, 3 edo 4 egun astean
- Txandakako taldeak
- Online
- MAILAK:
- Euskalduntze maila guztiak
- Hizkuntza eskakizunak eta titulo homologatuak.
Informazioa aurrez aurre
Irailaren 12tik aurrera informazioa lortu edo matrikula egiteko euskaltegiak bulegoa zabalduko du Euskal Txokoan, hain zuzen ere Intxaurtxueta auzoa 10-behean duen bulegoan, honako ordutegian:
- Astelehenetik ostegunera 16:00 – 19:00
- Ostiraletan 09:00 – 13:00
Bestela, telefonoz ere deitu daiteke, informazioa eskatzeko: 943 79 21 68
Bekak, hobariak eta diru laguntzak
Matrikula-prezioan beka, diru laguntza eta hobari bereziak aplikatuko dira: langabetuak, ikasleak, familia ugariak, errenta mailaren araberako prezioak… galdetu, norberaren egoerara moldatzen dena zein den ezagutzeko, bestela hemen kontsultatu:
Gainera, ikasturte bukaeran %75eko asistentzia egiaztatzen dutenei udalak diru laguntza emango die eta matrikula doan aterako zaio ikasleari.
Informazio zehatzagoa nahi dutenek, inolako konpromisorik gabe eska dezakete.
- Leintz Udal Euskaltegia
- idazkaritza@udaleuskaltegia.eus
- 943 79 21 68