Udal kirol zerbitzuko araudian aldaketak
2015 / 04 / 23Udal Kirol Zerbitzuko Araudia urte asko aldatu barik egon ondoren, aurten egokitzea erabaki da. Horregatik, 2015eko martxoaren 24an izandako plenoan, araudiari hasiera onarpena eman zitzaion. Onarpen hori, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta hogeita hamar eguneko epean jendaurrean dago, nahi duenak aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzan.
- Araudia
- GAOko iragarkia
- Erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna: 2015eko maiatzaren 11.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, araudia bestelako erabakirik hartu beharrik gabe, behin betiko onartuta geldituko da.