Udal ortuak erabiltzeko erreglamendua jendaurrean
2022 / 03 / 09Udalbatzarrak, 2022ko otsailaren 22an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zion Udal ortuak erabiltzeko baimena arautzeko Erreglamenduari.
Gaur, martxoak 9, Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratu da hasierako onarpena eta jendaurreko epea ireki da interesdunek Erregelamendua aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak eta eragozpenak jarri edo oharrak egin ditzaten. Erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ezean, hasierako onarpena behin betikotzat joko da automatikoki.
Erreklamazioak aurkezteko epea apirilaren 25ean bukatuko da.
Informazio gehiago (erreklamazioak non aurkeztu, erreglamenduaren zirriborroa, GAOn iragarkia)