Udal zerbitzuak Ibarraundi museoan

2021 / 07 / 20

Eskoriatzako Udala herritarrentzako arreta zerbitzua hobetu nahian ari da eta horretarako “leihatila bakarra” jartzeko asmoa du. Hori gauzatu ahal izateko, udaletxearen egitura aldatu beharra dago eta egokitzapen obra horiek uztaila bukaeran hasiko dira, hain zuzen ere opor garaia aprobetxatuta.

Horren ondorioz, uztailaren 26tik aurrera udal zerbitzuak IBARRAUNDI MUSEOAN emango dira, honako ordutegian:

  • OHIKO ORDUTEGIA: 9:00 – 14:30
  • ABUZTUA: 09:30 – 13:00

Udalarekin harremanetan jartzeko, orain arteko arreta-bide berberak erabili beharko dira:

Horrez gainera, udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, honako hauek:

Barkatu eragozpenak. Espero dugu aldaketa hauen emaitza denon onerako izatea.