Udalak aho batez gaitzetsi du Kulunka haurreskolan egindako ekintza bandalikoak

2024 / 04 / 02

Gaur gauean Kulunka haurreskolaren kanpoaldean izandako ekintza bandalikoak direla eta, hona hemen Eskoriatzako Udalak aho batez onartutako adierazpena:

Eskoriatzako Udalak irmoki gaitzesten du gaur gauean Kulunka haurreskolaren kanpoaldean gertatutakoa.

Horrelako ekintzak onartezinak dira eta, gainera, herritarren segurtasuna arriskuan jartzen dute. Ezin dugu ahaztu herri eskola ere bertan dagoela, eta ondorioak askoz ere larriagoak izan zitezkeela. 

Uste eta sinisten dugu errespetua eta bizikidetza funtsezkoak direla gure gizartean.

Azkenik, adierazi nahi dugu egindako kalteak ahalik eta azkarren konponduko direla.