Udalak elur protokoloa aktibatu du

2023 / 01 / 16

Aurtengo neguan lehenengo aldiz aktibatu beharko du udalak elur-protokoloa, izan ere urtarrilaren 16ko astean muturreko eguraldi baldintzak aurreikusten baitira eta urtarrilaren 18rako elurragatiko alerta naranja aktibatuko baita.

Elurra asteazkenean, urtarrilaren 18ko 00:00etatik 20:00etara egingo du. Egun horretan elur-kota 300-400 m inguruan kokatuko da eta behar bada noizbehinka beherago ere jaitsiko da. Zaparrada ertainak botako ditu, iraunkorrak eta ugariak eta aurreikusten diren lodierak hauek dira: 20-40 cm 1000 m-ra; 5,30 cm 600 m-ra eta 0-5 cm 200 m-ra.

Hori horrela, Udalak elurteetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du, bereziki elizateei dagokienez.

Herritarrei eskatzen zaie egun hauetan tentuz ibiltzeko, eta kotxea ahalik eta gutxien erabiltzeko.

Elurrarekin edozein behar egonez gero, udaltzaingoarekin harremanetan jarri.