Udalak herritarren iritzia jaso nahi du Santa Mariñe plaza estaltzeko.
2014 / 06 / 16Eskoriatzako Udalak parte-hartze prozesua ireki nahi du Santa Mariñe plaza nola eta zer helburutarako estali zehazteko, izan ere, plaza horrek aukera handiak eskaintzen ditu edozer gauzatarako, eta ez du leku estalirik.
Udala konturatuta dago babesgune bat behar dela eguraldi txarra egiten duenerako, bai eguneroko bizimodurako bai urtean zehar hainbat jarduera egiteko.
Horregatik, dei egiten zaie herritar guztiei ekainaren 18an, asteazkena, 18:30ean, plazan bertan egingo den bilerara.
Bileran jendearen iritziak jasoko dira, herritarren eta herri eragileen beharrak zeintzuk diren ezagutu eta proiektuan sartzeko.