Udalaren arreta zerbitzua ohiko ordutegira bueltatu da

2026 / 06 / 12

Herritarrentzako arreta zerbitzuan (H@ZI) gertatutako zenbait arrazoiren ondorio, iazko abenduan Eskoriatzako Udalaren H@ZI zerbitzuaren ordutegia aldibaterako murrizteko erabakia hartu zen. Orduz geroztik, zerbitzu hori 9:00 – 13:30 ordutegian eskaini da.

Plantillaren egoera bere onera itzulita eta zerbitzuaren beharrak beteta, Alkateak ohiko ordutegira bueltatzeko erabaki berria hartu du. Hala, ordutegia murrizteko hartutako neurriak bertan behera utzi eta herritarrei behar bezalako arreta eskaini eta aurrez aurre erregistro-zerbitzu osoagoa eskainiko da.

Hori horrela, hau izango da ekainaren 15etik aurrera, astelehenetik ostiralera, H@ZIk izango duen ohiko ordutegia:

8:00 – 14:30

Barkatu orain arteko eragozpenak.