Udalbatzak bi mozio onartu ditu
2014 / 11 / 04Urriaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, Udalbatzak gai hauei buruzko mozioak onartu zituen: “Kataluniako kontsulta bertan behera uzteko hartutako erabakia” ta “Fagor etxekotresnen eta Edesaren itxierarengatik kaltetutakoak”.
“Kataluniako kontsulta bertan behera uzteko hartutako erabakia”
Mozio hau zortzi zinegotziren aldeko botoarekin (5 Bildu, 1 Ezker Anitza, 1 EAJ, 1 Elizateak) eta zinegotzi baten (PSE) ezezkoarekin onartu zen. Hemen mozioa osorik.
“Fagor etxekotresnen eta Edesaren itxierarengatik kaltetutakoak”
Mozio hau bertaratu eta botoa emateko aukera zuten zinegotzi guztien aldeko botoarekin (4 Bildu, 1EAJ, 1 Elizateak, 1 PSE) onartu zen. Hemen mozioa osorik. Mozio horretan, hartutako erabakia 5. puntuan esaten diren erakundeei bidaltzeaz gainera, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailera bidaltzea ere erabaki zen.