Udalbatzak Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatu du
2014 / 05 / 29Maiatzaren 27an egindako ez ohiko osoko bilkuran, Udalbatzak Ezker Anitza-Izquierda Unidaren eskariz aurkeztutako Garoñako Zentral Nuklearrari buruzko mozioa onartu zuen. Mozioa bertaratutako 8 zinegotzien aldeko botuarekin (5 Bildu, 1 elizateak, 1 EAJ eta 1 Ezker Anitza) eta abstentzio batekin (elizateak) onartu zen.
Hona hemen mozioa osorik irakurtzeko.