Udalbatzak lau mozio onartu ditu
2014 / 04 / 11Apirilaren 10ean egindako ez ohiko osoko bilkuran, Udalbatzak gai hauei buruzko mozioak onartu zituen: “Erregistro zibilaren pribatizazioa”, “Euskadiko udal Legeari bultzada eman eta onartzea”, “Espainiako Gobernuari eskatzeko Toledoko itunera itzultzeko eta 23/2013 Legea arbuiatzeko” eta “2014ko Aberri Egunari buruzkoa”.
“Erregistro zibilaren pribatizazioa”
Mozio hau zinegotzien bi abstentziorekin (Elizateak) eta bertaratutako gainontzeko 7 zinegotzien aldeko botoarekin (5 Bildu, 1 Ezker Anitza, 1 Pse) onartu zen. Hemen mozioa osorik.
“Euskadiko udal Legeari bultzada eman eta onartzea”
Mozio hau zinegotzien bi abstentziorekin (Elizateak) eta bertaratutako gainontzeko 7 zinegotzien aldeko botoarekin (5 Bildu, 1 Ezker Anitza, 1 Pse) onartu zen. Hemen mozioa osorik.
“Espainiako Gobernuari eskatzeko Toledoko itunera itzultzeko eta 23/2013 Legea arbuiatzeko”
Mozio hau zinegotzien bi abstentziorekin (Elizateak) eta bertaratutako gainontzeko 7 zinegotzien aldeko botoarekin (5 Bildu, 1 Ezker Anitza, 1 Pse) onartu zen. Hemen mozioa osorik.
“2014ko Aberri Egunari buruzkoa”
Mozio hau zinegotzien hiru abstentziorekin (2 Elizateak eta 1 Ezker Anitza), aurkako boto 1ekin (Pse) eta bertaratutako gainontzeko 5 zinegotzien aldeko botoarekin ( Bildu) onartu zen. Hemen mozioa osorik.