Udaleko emakumeek planto

2018 / 03 / 05

Martxoaren 8an deituta dauden mobilizazioekin bat egitea erabaki dute, ahobatez, udaleko emakumeek eta ostegunean, beraz, 11:00etatik 15:00etara bitartean ez dute lanik egingo.

Lanuztea bai, baina gainera ekintzak ere antolatu dituzte eta emakume guztiei dei egiten diete eurekin bat egin eta goizeko mobilizazioetan elkarrekin egoteko. Hauxe da prestatutako egitaraua:

11:00etatik aurrera emakumeak plazan elkartzea: globoak puztea, musika… 
11:30etatik aurrera kalejiran Intxaurtxuetako zubiraino eta han “Balkoitik begira planto”!! 
Etorri denok more edo larrosa koloredun zerbait jantzita.
Ekarri bokadiloa eta elkarrekin bazkalduko dugu. 

Udal zerbitzuak

Horren ondorioz, udal bulego gehienak, harrera zerbitzua barne, 11:00etatik aurrera itxita egongo dira.

Normaltasunez funtzionatuko dute udal liburutegiak eta kiroldegiak.