Udaleku irekiak berriz martxan
2020 / 07 / 21Eskoriatzako udalak eta Txirikila elkarteak bihartik aurrera, (uztailak 22, asteazkena), udaleku irekiak berriro ere martxan jartzea erabaki dute.
2 egun hauetan, EUDELen gomendioz etenda egon ostean, datozen hiru egunetan zerbitzua ematea erabaki da, udalekuei behar den itxiera eman eta agur esateko.
Talde bakoitza bere ohiko lekuan elkartuko da, bere begiraleekin eta prebentzio neurri guztiak hartuta. Udalekuak, goizeko 10:00tik-13:00ak arte izango dira.
Herriko beste eragilek antolatutako ekimenak ere martxan jarriko dira, hau da, Arizmendiko zaintza zerbitzua, Areskoko saskibaloi kanpusa eta Aretxabaletako UDA kirol kanpusa eta udalekuak.